Nafarroaren eta Nafarroa Beherearen artean dagoen Izpegiko mendatetik (672 metro) abiatuta, mendilerroaren gandorretik Iparla (1.048 metro) gailurrera igoko dira, eta ondoren abiapuntura itzuliko dira, ia zati osoan etorritako bidetik. Ibilbideak 16,5 kilometro inguru eta 1.400 metroko gorabehera metatua duenez, gogortasun maila bat baduela jakitera eman dute Pagoeta Mendizale Elkartetik. Baina gainerakoan ez duela zailtasun teknikorik.
Irteera igande honetan egingo dute, eta autobusa Agoueseneko biribilguneko geltokitik aterako da 07:30ean. Txangoan parte hartu nahi dutenek Mendizabal kinkiladendan eman dezakete izena astean zehar.