Kantuz Abesbatzak saioa eskainiko du larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 18a

Hernaniko Kantuz Abesbatzako kideak.

Frantziskotarren elizan izango da, 20:30ean hasita.

Zarautz Abesbatzaren eskutik, Hernaniko abesbatzaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango larunbatean. Igor Arroyo zuzendaritzapean ariko dira Frantziskotarren elizan, 20:30etik aurrera. Hainbat pieza Josean Pascual organo-jotzailearen laguntzaz interpretatuko dituzte; esaterako, Rheinbergerren Kyrie eta Vivaldiren Gloria. Beste hainbat, berriz, musikarik gabe abestuko dituzte: Mi viejo San Juan, Volver, Aldapeko sagarraren eta Mutil txaleko gorri, besteak beste.

Kantuz Abesbatza 1989an sortu zen, Jaione Eskuderoren ekimenez. Ondoren hainbat zuzendari ditu, eta 2007tik Arroyok zuzentzen du. 42 ahotsek osatzen dute taldea, eta Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo abestu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide