Zarauzko Argazkizale Elkarteak antolatuta, Fernando Maiztegiren Oroimenezko 35. argazki rallya izango da aurtengoa. Leihaketa goizez burutuko da: parte hartzaileek elkarteak Ebro Etxean duen egoitzan eman beharko dute izena egunean bertan, 09:00ak eta 10:00ak artean, eta argazki txartelen deskarga toki berean egin beharko dute, 13:00etatik 14:00ak bitartean. Izen-emateak 10 euro balio du, eta 14 urtetik beherakoentzat doan izango da.
Argazki digitalean jokatuko da rallya, kalitate goreneko JPG formatuan, eta proba hasieran zehaztuko zaizkie gaiak parte-hartzaileei. Gehienez ere 36 argazki deskargatu ahal izango ditu bakoitzak, eta, ondoren, gai bakoitzari buruzko argazki bana aurkeztu ahal izango dute, zarauzkoargazkizalea@kzgunea.net helbidera bidalita, maiatzaren1a baino lehen.
Hainbat saqri banatuko dituzte: irabazleak 160 euro eta Andra Nari Erregina trofeoa jasoko du; bigarrenak 130 euro eta trofeoa; hirugarrenak 100 euro eta trofeoa; argazki ederrena ateratzen duenarentzat 80 euro; eta 14 urtez azpiko lehenarentzat ere saria izango da. Sari banaketa ekitaldia ekainaren 10ean egingo dute Merkatu Plazako goiko aretoan.
Bestalde, rallyaren ondoren bazkaria antolatu dute jatetxe batean, eta bertaratu nahi dutenek izena ematerakoan jakinarazi beharko die antolatzaileei.