Arratsaldean hobera egingo du eguraldiak

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 18a

Orduak aurrera joan ahala goizeko lainoak desagertzen joango dira eta eguzkia aterako da.

Goizean zerua lainotuta agertuko da eta giro motela egingo du.Euri zaparrada batzuk ere bota ditzake. Arratsalderako, ordea, hodeiak gutxitzen joango dira eta ostarteak zabaldu.  Tenperatura atsegina egingo du: 8 gradu gutxienez eta 16 gradu gehienez. Hala ere, arratsaldean ipar-ekialdeko haizea gogortu egingo da  eta horrek freskatu egingo du giroa.

Ipar-ekialdeko haizearen ondorioz, itsasoa harro samar ibiliko da eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. 09:39ean eta 21:47ean izango da itsasbehera eta 15:56ean itsasgora.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide