Bertan behera geratu dira Astronomia Asteko behaketak

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 16a

Iazko eguzki behaketa, Munoa plazan (Hitza).

Eguraldi txarrak ez du utzi egitasmoko azken ekitaldiak gauzatzen.

Arkamurka natur elkarteak antolatuta, Astronomia Astea ospatuko dute aste honetan. Lau hitzaldi eskainiko dituzte egunotan, eta urtero bezala, astea biribiltzeko, eguzki eta gau behaketak egitekoak ziren gaur; eguerdian Munoa plazan eta gauean, salberdingo lorategian. Eguraldiak, ordea, ez du lagundu eta bertan behera uztea erabaki dituzte. Edonola ere, aurrerago egiteko aukera ez dute baztertzen antolatzaileek. Behaketa saioak salbu, astea ondo joan dela gaineratu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide