Irakurketa txokoa egingo dute asteazkenean

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 18a

17:30ean bilduko dira parte-hartzaileak, Sanz Eneako haur liburutegian.

Irakurketa txokoa. Gurasoak ere ipuin kontalari saioa egingo dute asteazkenean, Zarauzko Sanz Enean. Horren helburua gurasoen eta haurren artean irakurtzeko giroa sortzea da.

Miriam Mendozak gidatuko du irakurketa txokoa eta 3-6 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, baita haien gurasoei eta hezitzaileei ere. 17:30ean bilduko dira, haur liburutegian. 50 minutu inguru iraungo ditu. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide