Bidaia txartelak saltzeko makina jarri berri dute San Pelaioko tren geltokian, "aspaldiko eskaera bati erantzunez". Aurrerantzean, bertan erosi ahalko dira Zarauztik irten edota Zarautzera heltzen diren Lurraldebuseko lineatarako txartelak. Ohartarazi dute Bilbora joateko txartelak autobusa heldu baino ordu erdi lehenago erosi beharko direla, gidariak geldialdia egin dezan Zarautzen.