Big Data izango du hizpide Iñaki Regidorrek asteartean

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 15a

19:30ean izango da Antoniano aretoan, ZarautzOn elkarteak antolatuta.


 ZarautzOn elkarteak antolatuta, Big Data zer den azalduko du datorren asteartean, hilaren 19an  Iñaki Regidor EITBko  sistemen zuzendariak, AstearteOn hitzaldi zikloaren barruan. 19:30ean izango da ekitaldia, Antoniano aretoan. Bertaratu ezin dutenek, streaming bidez jarraitu ahalko  dute hitzaldia, zarautzon.nirestream.com atariaren bidez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide