AECC Gipuzkoako minbiziaren kontrako elkarteak erretzeari uzten laguntzeko hainbat saio eskainiko du Zarautzen. Hain zuzen, banakako zein taldeko terapiak antolatu ditu, gaian aditua den psikologo batek gidatuta. Doan dira terapia horiek.
Erretzeari utzi nahi dutenek 943-133236 telefonora deitu edo urolakosta@aecc.es helbidera idatz dezakete izena emateko.