Zarauzko Triatloiaren 'masterclass'-a emango du Hektor Llanosek larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 14a

'Masterclass'-aren ondoren bazkaria egingo dute. Gaur da izena emateko azken eguna.

Zarauzko Triatloiaren inguruko masterclass-a antolatu dute larunbat honetarako. Hektor Llanos triatloilariak eskainiko dute. 09:00-10:00 bitartean uretako probaren inguruko ariketa teknikak azalduko ditu eta itsaso irekian igerian aritzeko gomendiak eman. Aritzbatalde kiroldegian izango da hori.

Ondoren, 10:00etatik 13:00etara bizikleta itzuliak egingo dituzte Meagara eta Aiara. Guztira, 53 kilometro.

Korrikako zirkuituan itzuli bat egingo dute 13:15etik 14:00etara, 6 kilometro osatuz.

15:00etan, berriz, parte-hartzaileek elkarrekin bazkalduko dute eta zozketak ere egingo dituzte.

2016@zarauzkotriatloia.com helbidean eman beharko da izena, eta bazkarira joateko asistentzia baieztatu beharko da helbide berean. Gaur da izena emateko azken eguna. Informazio osoa Zarauzko Triatloiaren webgunean aurki daiteke.

Ekainaren 11ean jokatukodute Zarauzko Triatloia eta 2,9 kilometro egingo dituzte triatloilariek igerian, 81 kilometro bizikletan eta 20 kilometro korrika.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide