Emakume bertsolariak ekarriko dituzte gogora 'Bertsolaritzaren sekretuak' ikuskizunarekin

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 14a

Hodei Unzueta zarauztarra da aktoreetako bat.

Bihar eskainiko dute Modelon, 19:00etan.

Narrazioz, bertsoz eta musikaz lagundutako ikuskizuna da Bertsolaritzaren sekretuak eta historiak isilpean gordetako emakume bertsolariek bizi izan zuten egoera du ardatz. Jokin Labayen narratzaileak testuingurua azalduko du, Idoia Noble akordeoilariak girotu eta Hodei Unzueta zarauztarra eta Jokin Murua ariko dira aktore lanetan.

Bihar (apirilaren 19an) eskainiko dute ikuskizuna Modelo aretoan, 19:00etan. Sarrera bakoitza 5 euro kostako da.

Informazio zabalagoa Berdintasun sailaren blogean aurki daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide