Galeperra elkarteak 75 urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko bertso afaria antolatu dute. Maiatzaren 6an izango da eta Andoni Egaña zein Nahikari Gabilondo ariko dira bertsotan. Elkartean bertan eman daiteke izena.
Era berean, elkartetik jakinarazi dute ordenagailuaren txartelarekin arazoak izanez gero eta inork egokitu edo berria egin nahi balu, apirilaren 22an 19:00etatik 21:00etara azal daitekeela elkartera.