Astelehenetik aurrera eros daitezke Rockumentalak! ziklorako bonuak

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 13a

Mark Laneganen kontzertuarekin ekingo diote zikloari, maiatzaren 26an.

Maiatzaren 26ean ekingo dio I love rock elkarteak Rockumentalak! zikloari, Mark Lanegan eta Duke Garwood musikarien kontzertuarekin. Arrutiko Intxaurrak zarauztarra ariko da hasierako gonbidatu gisa.

Egun horretatik hasi eta ekainaren 17ra arte hainbat dokumental eta kontzertu izango dira Modelo aretoan. Hona hemen aurtengorako antolatu dute egitarau betea:

- Maiatzak 26, osteguna. Mark Lanegan, Duke Garwood eta Arrutiko Intxaurrak-en kontzertuak, 20:00etatik aurrera, Modelo aretoan.

- Maiatzak 27, ostirala. 22:00etatik aurrera, Zertarako amestu dokumentala, Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuk aurkeztuta. Ondoren, Berri Txarrak taldearen kontzertu akustikoa.

- Ekainak 3, ostirala. 22:00etatik aurrera, Elvis: That's the way it is dokumentala, Santiago Delgado y Los Runaway Lovers taldeko Carlos Beltranek aurkeztuta. Talde horrek eskainiko du kontzertua, ondoren.

- Ekainak 4, larunbata. Dentro del laberinto filma, David Bowieren omenez, 18:00etan.

- Ekainak 10, ostirala. 22:00etatik aurrera DIG! dokumentalaren emanaldia, Josetxo Rio Rojok aurkeztuta. Ondoren, The Lookers taldearen kontzertua. 

- Ekainak 17, ostirala. The amazing Nina Simone (19:30) eta Janis: Little girl blue (22:00) dokumentalak, biak Pilar Lopez Agirrek aurkeztuta. Amaitzeko, Amaia Gabilondoren kontzertua.

Astelehenean, hilaren 18an jarriko dituzte ekitaldi guztietara joateko bonoak salgai. rockumentalak@gmail.com helbidera idatzi beharko da horiek eskatzeko eta 310 dendan jaso. Bonoak 20 euro kostako dira, Laneganen kontzertua barne.

Estatubatuarraren kontzerturako sarrerak, berriz, hilaren 25tik aurrera www.bibe.me webgunean erosi ahalko dira eta egunean bertan, maiatzaren 26an ere lehiatilan txartelak eskuratzeko aukera izango da Modeloko leihatilan. 50 sarrera jarriko dituzte salgai bertan.

 

 

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide