Zarauzko ezker abertzalea burutzen ari den Abian prozesua azken txanpan sartu da. Larunbatean egingo du azken batzarra, hilaren 16an. Batzarra 09:30ean hasiko dute, Salbatore Mitxelena ikastolan. Batzar erabakiorra izanik, erabakia ahalik eta ezker abertzaleko kide gehienen artean hartzea da helburua. Horregatik, Zarauzko ezker abertzaleak batzarrean parte hartzera deitu ditu euren burua ezker abertzalearekin identifikatzen duten zarauztar guztiei.