Euskadiko Odol Emaileek herritarrak animatu ditu odola ematera. Bihar egin ahalko da hori, Zarauzko Osasun Zentroan, 18:00etatik 20:30era. Gogoratu dute "ahalegin txiki edo handiak saria jasoko" duela gaixo baten aldetik, eta eskerrak eman dituzte "onura jasotzen duten gaixoen izenean".