Iaz bezala, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak azoka antolatu du iganderako. Bigarren eskuko liburuak, CDak, DVDak, biniloak eta bestelako materiala salduko dute bertan, bazterketa ekonomikoa bizi duten pertsonei laguntzeko. Horrekin batera, herritarrek etxetik eramandako objektuak ere jasoko dituzte, erabiltzaile berrien esku jartzeko.
Azoka Zigordia kalean atonduko dute, 09:30etik 14:30era. Eguraldi txarra eginez gero, Merkatu Plazan izango da.
Zarauzko Udalak bat egin du ekitaldiarekin eta horren helburuarekin. Ingurumen sailetik berrerabiltzearen garrantzia nabarmendu dute; hondakinen kudeaketan murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea direla "oinarrizko pausoak".