Laino artetik argia aterako da

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 12a

Giro eguzkitsua egingo du egunaren hasieran, nahiz eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko diren.

Eguerditik aurrera lainotzera joko du eta euria ere egin dezake. Hego-mendebaldeko haize ibiliko da, eta horrek tenperatura epela ekarriko du, balio altuenak 20 graduren bueltan utziz. Itsasoa aurreko egunetan baino lasaiago dago. Dena dela, 1-1,5 metroko olatuak altxako ditu. Itsasgorak 09:02an eta 21:21ean izango dira; itsasbehera 15:05ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide