MusicAula jaialdian parte hartuko duen herriko taldea aukeratzeko lehiaketa jarri du abian Gaztedi sailak

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 11

14 eta 25 urte arteko musikariek hartuko dute parte; jaialdiko finalerdia maiatzaren 28an egingo dute Zarautzen.

MusicAula 14 eta 25 urte bitarteko musikariek parte hartzen duten pop rock jaialdia da. Gazteria sailak herria ordezkatuko dute taldea aukeratzeko lehiaketa jarri du abian. Irabazleak maiatzaren 28an Zarautzen egingo den finalerdian hartuko du parte, beste lau talderekin batera. Gatibuk talde gonbidatu gisa joko du egun horretan. 

Parte-hartzaileek epaimahaiaren botoez gain, saree sozialeen bidez jasoko dituzte bozkak finalera heltzeko. Zarautzen egiteaz gain, beste lau herritan ere jokatuko dituzte finalerdiak. Ekaina amaieran izango da finala, Getafeko (Madril) Juan de la Cierva auditorioan.

Apirilaren 15ean egingo dute aurrelehiaketa, Modelon, 19:00etatik  aurrera. Taldeka—%75ak zarauztarra izan beharko du— zein banaka aurkeztu daiteke. Bakoitzak hiru abesti joko ditu, nahi duen estiloan. Euskaraz abestea lehenetsiko da.

Materiala ez dutenei, 200 euro emango dizkio udalak entzunaldi horretarako. Halaber, 500 euroko saria eskainiko dio irabazleari, Zarauzko dendetan erabiltzeko. Jonan Urdangarin Urrutia Gaztedi zinegotziak herritar gazteak parte hartzera animatu ditu: "Zarauzko gazteen potentziala erakusteko eta herriko talde gazteek maila gorenean jokatzeko aukera ezin hobea da. Etorkizuneko musikari famatu izateko tranpolina izan liteke MusicAula jaialdia".

Interesa dutenek apirilaren 13a baino lehen egin dezakete eskaera, Gaztedi sailera (oleizaola@zarautz.eus) idatzita.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide