Babyauto Zarautzek garapenarekin bukatu du liga

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 11

Zarauzko jokalariak pasiloa egin zieten La Unicako kideei (J.P. Urdiroz).

Bi aste barru igoera faseari helduko dio igoera faseari, Burgosen aurka lehiatuz.

Ligako azken jardunaldiko garaipenari esker, Babyauto Zarautz errugbi taldeak bi urte daramatza bere zelaian galdu gabe. Astebukaeran 17-12ko emaitzarekin irabazi zion Iruñeko La Unica taldeari, baina nafarrek ez zizkieten gauzak erraz utzi. Aurkariek ere helburu garbi batekin joan ziren Astiko zelaira: maila mantetzeko borrokatzera. Haiek babestera eta animatzera ehunka jarraitzaile gerturatu ziren, gainera.

La Unicako jokalariak indartsu ekin zioten norgehiagokari, eta aurretik jarri ziren hasieran, 0-9koarekin. Atsedenaldira iritsi baino lehen, ordea, Josu Galarraga kapitain zarauztarrak aldeak murriztu zituen entsegu batekin (5-9). Bigarren zatia hasi ere gogotsu ekin zioten iruñearrek, eta jaurtiketa baten poderioz, 5-12koa ezarri zuten markagailuan. Hortik aurrera, Babyauto Zarautzek bere jokoa erakutsi zuen, eta markagailua irauli zuen, 17-12koaren irabaziz.

Partida amaieran, aurkarien erakustaldia aitortze aldera, bi taldetako zaletuek txalo artean hartu zituzten La Unicako jokalariak. Zarauzko jokalariek ohiko pasiloa egiteaz gain, bigarren bat egin zieten nafarrei aldagelen kanpoaldean.

Babyauto Zarautzek lehen postuan amaitu du liga, eta bi aste barru igoera faseari helduko dio, liga berean bigarren sailkatu den Burgosen aurka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide