Kadete mutilen eta jubenil nesken Euskadiko Txapelketak jokatu dituzte asteburuan, eta Zarauzko Eskubaloiak ordezkari bana izan du lehia bakoitzean; mutilak etxean aritu dira, Aritzbatalde kiroldegian, eta bigarrenak, berriz, Ermuan. Mutilek nagusitasun osoz izan dira txapeldun, aurrean zituzten hiru partidak alde nabarmenarekin irabazi ondoren. Izan ere, aise garaitu zituzten Ereintza Aguaplast, Deca Elgoibar eta Urduliz Eskubaloia taldeak.
Neskek, aitzitik, ez zuten zori bera izan, eta hirugarren bukatu zuten txapelketa. Garaile izan den Usurbilen aurka ekin zion ostiralean, eta 20-15eko emaitzarekin galdu zuen Aialak. Bigarren norgehiago gol bateko aldearekin irabazi zuen Zuazoren aurka, eta azken partidan ezin izan zuen Errotaberriren aurka.
Emaitzak eta sailkapenak
Kadete mutilen Euskadiko Txapelketa
Apirilak 8, ostirala
Zarautz KE-Ereintza Aguaplast 36-26
Deca Elgoibar-Urduliz Eskubaloia 32-35
Apirilak 9, larunbata
Ereintza Aguaplast-Deca Elgoibar 32-37
Zarautz KE-Urduliz Eskubaloia 45-21
Apirilak 10, igandea
Urduliz Eskubaloia-Ereintza Aguaplast 34-27
Deca Elgoibar-Zarautz KE 29-39
Sailkapena
1. Zarautz KE
2. Urduliz
3. Deca Elgoibar
4. Ereintza Aguaplast
Jubenil nesken Euskadiko Txapelketa
Apirilak 8, ostirala
Aiala ZKE-Usurbil 20-25
Errotaberri-Zuazo 26-22
Apirilak 9, larunbata
Zuazo-Aiala ZKE 18-19
Errotaberri-Usurbil 28-31
Apirilak 10, igandea
Usurbil-Zuazo 24-25
Aiala ZKE-Errotaberri 28-30
Sailkapena
1. Usurbil
2. Errotaberri
3. Aiala ZKE
4. Zuazo