Barrutik eta kanpotik busti dira gaur herritarrak Zarauzko Ardo Egunean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2016ko apirilaren 9a

Eguerdi partean euri zaparradak egin baditu ere, zarauztarrak Musika Plazan bildu dira hainbat jatorri izenetako ardoak dastatzeko.

Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak antolatu du gaur Ardo Eguna Zarauzko Turismo bulegoaren babesarekin. Lukas eta Borda ardotegiek eta Mitarte upategiak jarri dituzte postuak, eta hamar bat ardo mota dastatzeko aukera eskaini dute, hainbat jatorri izenetakoak.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, harrera ona izan du ekimenak, "baina pena izan da 13:00ak inguruan euria hastea, une horretan biltzen baita jende gehien Ardo Egunean". Dena dela, nabarmendu dute bertan aurkeztu duten ardo eskaintza "oso maila onekoa" izan dela, eta "herritarrek euriari aurre egin, eta erantzun ona" izan dutela ardo azokarekin.

Erlazionatuak

Ardoaren mundua ezagutzeko

Aritz Mutiozabal 2016 api 08 Gizartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide