PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakaritzarako hautagai Idoia Mendia herriko militanteekin elkartuko da bihar. Bertan izango dira, baita ere, Gipuzkoako zein Zarauzko PSE-EEko idazkari nagusiak, Iñaki Arriola eta Gloria Vazquez, hurrenez hurren.
Herriko PSE-EEko jarraitzaileekin egon ondoren, komunikabideen aurrean agerraldia egingo du Mendiak. 11:30ean izango da hori, Zazpi bertan.