Auzoko kaleak, plazak eta lorategiak garbitzeko eta hobetzeko lanekin hasiko dira datorren astean. Era berean, espaloiak eta hiri-altzariak konponduko dituzte. Lan horiekin amaitutakoan, Azken Portun jarraituko dute hobetze lanekin.
Auzoz auzo programa irailean jarri zuten abian udalak, eta Obra Txikien eta Zerbitzuen zinegotzi Iban San Martinek modu "oso positiboan" baloratu du orain arte egindako lana. "Auzo bakoitzeko beharrak ezagutu eta gero, hobekuntzak egiten ari gara herrian zehar", nabarmendu du. Programak jarraipena izango du datozen hilabeteetan; "agintaldi osoan mantentzeko asmoa dugu".