ZKE Halterofiliako lau taldeak bertan ariko dira lehian. Lehen jardunaldiko emaitzak honako hauek izan ziren: neskak 46. postuan sailkatu ziren;mutilak 8. lehen mailan eta 47. bigarren mailan; eta 17 urte azpiko mutilen taldea, 8. postuan.
Nesken ligan, lehen 10 taldeak sailkatuko dira azaroan izango den finalerako, eta mutiletan berriz, ohorezko mailako lehen 10 taldeak. Ohorezko mailako taldeak finalerako sailkatzea izango du helburu aurten aurreko urtean sartzear geratu ondoren.
Bestalde, pasa den martxoaren 16an ZKEko Stepan Tsirkin pultsolariak Euskadiko txapelketan hartu zuen parte Villabonan, Gipuzkoako selekczioarekin, eta zilarrezko domina lortu zuen. Txapelketako pultsolarien artean pisu gehien jaso zuen pultsolaria izan zen: 142 abioan eta 183 jaso eta bultzan, guztira 325 kilo.