'Altamira' emango dute Modelon, larunbatetik astelehenera

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 7a

Bost saio eskainiko dituzte guztira.

Historiaurreko pintura garrantzitsuenen istorioa jaso dute Altamira filmean. Marcelino Sanz de Sautuola (Antonio Banderas) eta haren alabak deskubritu zituzten Kantabriako koba batean eta, horren harira, Eliza Katolikoarekin eta orduko zientzia komunitatearekin izandako gorabeherak jaso dituzte Hugh Hudsonen film horretan.

Larunbatean bi saio eskainiko dituzte (19:30ean eta 22:00etan), igandean bakarra (19:30ean) eta astelehenean beste bi (17:00etan eta 20:00etan).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide