Errekalde Jauregian emango diote hasiera bisitari, eta, gero, Erdi Aroko beste hainbat eraikin ikusiko dituzte, Turismo bulegoko kide baten gidaritzapean. Hamaiketakoren ostean, herritik paseo bat emango dute honako lekuak ikusteko: besteak beste, parrokia, Olaso jauregia, Palacio jauregia eta San Martin plaza.
Irteera Argi kafetegi aurretik egingo dute, 09:00etan, eta bueltan, 14:00ak aldera egingo dute itzulera. Bisitaldiak 30 euro balio du (dena barne), eta izena emateko 606-96 63 95 telefonora deitu behar da.