Pat Benetan Tribute Band zuzenean, Modelon

Zarauzko hitza 2016ko apirilaren 7a

Kontzertua bihar izango da, 22:00etan hasita.

Pat Benatar abeslari estatubatuarraren omenaldi taldea da Pat Benetan Tribute Band taldea, eta haren abesti ezagunekin osatutako errepertorioa joko du biharko kontzertuan.

Taldea bost lagunek osatzen dute, eta horietako bi Zarauzkoak dira: Nagore Aizpurua abeslaria eta David Gorospe bateria jotzailea. Gainerako taldekideak honako hauek dira: Borja Aranburu bxu jotzailea eta Joseba Laskurain eta Tito Kenedi gitarristak.

Modelo aretoan izango da emanaldia, 22:00etatik aurrera, eta sarrerak 5 euro balio du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide