Euri zapadarrak espero dira arratsalderako

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 7a

Eguraldi goibela eta kaskarra egingo du; batez ere, eguerditik aurrera egingo du okerrera.

Hodeiek estaliko dute zerua egun osoan, eta euriaren presentzia goizetik antzemango da. Arratsalderako ipar-mendebaldeko haizea indartu da, eta horrek zaparradak ugarituko ditu. Tenperaturak beherantz joko dute, eta bizpahiru gradu jaitsiko dira, 12 graduren bueltan kokatuz. Itsasoa lasai antzera dago, baina haizearen aldaketarekin harrotu egingo da arratsalderako; ondorioz, 2,5 metro inguruko olatuak altxako direla aurreikusten da. Itsabeherak 11:23an eta 23:41ean izango dira, eta itsasgora 17:39an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide