Plaierotako finalerdiak, igande honetan

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 7a

Argazkia: Bittor Mutiozabal.

Senior mutilen liga, senior mutilen XXII. Juan Irigaray Kopa, Senior nesken liga, senior nesken XII. Emilio Olazabal Kopa zein eskolarteko partidak jokatuko dituzte.

 

Igandean, 12:30etik aurrera, 72. Hondartzako Futbol Txapelketaren finalerdietako partidak jokatuko dituzte. Joko eremuaren markaketa Balearri Elkano arraindegia taldeari egokitu zaio, 11:15ean. Hona hemen partiden zerrenda:

-Senior mutilen liga:

  1. Kosta Hortz Klinika - Asti pinturak
  2. ARG - Ulacia bidaiak

- Senior mutilen XXII. Juan Irigaray Kopa:

  1. Talai Mendi kanpaina - Kutixi artisau izozkiak
  2. Kirkilla jatetxea -  Euskalduna taberna

- Senior nesken liga: Oreka Kaioa - Balearri Elkano arraindegia

- Senior nesken XII. Emilio Olazabal Kopa:

  1. Quees - Katixa
  2. Sakana - Zubi-Ondo erretegia

Partida horiez gain, eskolartekoak ere jokatuko dituzte igande honetan: 5. mailako alebin neska zein mutilenak eta 6.mailako neska nahiz mutilenak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide