Zarauzko Udalak atzerritartasunari buruzko informazio hitzaldia antolatu du, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteko abokatuek eskainiko dute eta, besteak beste, paperak lortzeko zer egin behar den azalduko dute eta horren inguruko galderei erantzun.
Horrekin batera, familia berriz ere batzeko prozeduraz, hiritartasuna lortzeko izapideak nola egin eta martxan jarri berri duten ezagutza azterketari buruz ere ariko dira. Hitzaldia Gaztelekuan izango da, 18:00etatik aurrera.