Mikel Laboaren omenaldi kontzertua eskainiko du Deloreanek, Pasaiako Albaola Itsas Faktorian. Otsailean Bilboko Arriaga antzokian aurkeztu zuten ikuskizuna berriro eskainiko dute. Aurretik, Las Marines disko jartzaileek beren emanaldia eskainiko dute, eta bertaratukoek museoa bisitatzeko aukera izango dute. Emanaldia 19:00etan hasiko da.