Apirilerako hainbat ikastaro antolatu du Artezaleakek

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 4a

Sei ikastaro eskainiko dituzte Photoshopari, blogei zein joskintzari buruz.

Sei ikastaro antolatu ditu Artezaleak elkarteak hilabete honetarako: Photoshop programari buruzkoa (apirilaren 5ean, 12an eta 19an), tote poltsak sortzeko (apirilaren 9an), nezeserrak egiteko (apirilaren 16an), japoniar erako elastikoak egiteko (apirilaren 23an), blogen ingurukoa (apirilaren 26an) zein gona malguarekin sortzeko (apirilaren 30ean). Photoshop eta blogei buruzko ikastaroak arratsaldez izango dira, 16:30etik 19:00etara, eta gainontzekoak goizez, 10:00etatik 13:00etara.

Ebro Etxean eman daiteke izena eta baita informazio zabalagoa jaso ere, bertara joanda (Zumalakarregi, 16) eta 943-835568 telefonora deituta. artezaleakzarautz@gmail.com helbidera ere idatz daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide