Bizkaia kalea trafikoari irekia izango da guztiz

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 4a

Salberdingo aparkaleku pareko piboteak kenduko dituzte aste honetan (Zarauzko Udala).

Aurreko agintaldian piboteak jarri zituzten Salberdingo aparkalekuaren ondoan, Bizkaia kalearen zati hori trafikoari moztuz.

Udal Gobernuak pibote horiek kentzea eta bidea ibilgailuei irekitzea erabaki du. Aste honetan pintaketa lanak egingo dituzte, eta ibilbide horretan 30 kilometro orduko abiaduran joan ahal izango da gehienez ere, oinezkoen nahiz bizikletan doazenen segurtasuna bermatzeko.

Mugkortasun zinegotzi Maite Garrastazuk aditzera eman duenez, "herritar ugarik" eskatu dute Bizkaia kalea trafikoari irekitzea. Bere esanetan, kalea ordu puntetan itxita egoteak Araba kalea erabat kolapsatzea ekarri du, eta "azken urte hauetan arazoak eman ditu". Aldaketarekin Araba kalea lehengo egoerara itzultzea eta trafikoa arintzea dutela helburua jakinarazi du Garrastazuk.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide