Zarautz errugbi taldeak eskerrak eman dizkie garagardo azokan parte hartu duten guztiei

Zarauzko hitza 2016ko martxoaren 30a

Desperados garagardoak jarritako surfeko taularen zozketa ere egin dute, eta 173 zenbakia da sariduna. Hamabost eguneko epean deitu behar da telefono zenbaki honetara: 943-83 14 63.

Garagardo azokan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie Zarautz errugbi taldeak. Zarauzko Udalari, Heinekeni eta babesle guztiei eskertu diete eginiko esfortzua. Bestetik, gogoan izan dituzte omendu zituzten Euskadiko itsas salbamentu humanitarioa taldeko kideak ere, baita karpara joan diren zarauztar nahiz bisitariak. "Datorren urtean ere data antzekoetan egingo dugun azokara etortzera gonbidatzen zaituztegu", nabarmendu dute. "Taldea indartzeko" erabiliko dute herritarrek eginiko ekarpena.

Zenbaki saritua

Desperados garagardoaren eskutik, zozketa bat egin zuten azokan, eta 173 zenbakia atera zuten. Zenbaki hori duenak hamabost eguneko epea izango du antolatzaileekin harremanetan jartzeko. Horretarako, telefono zenbaki honetara dei daiteke: 943-83 14 63.

Ohorezko A maila

Zarautz errugbi taldeko kideek gogorarazi dute laster jokatuko dutela Ohorezko A mailara igotzeko fasea. "Lan horretan ere zuen laguntza beharrezkoa izango dugu", esan dute. Astiko zelaria joatera gonbidatu dituzte, beraz, zarauztarrak.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide