Zarautzen bukatu da 'Bidea 2016' egitasmoko lehen etapa

Zarauzko hitza 2016ko martxoaren 28a

(Donostia 2016)

Donostiatik hasi, eta Zarautzera joan ziren oinez parte-hartzaileak atzo, igandea. Donostia 2016 kultur hiriburutzaren baitako egitasmoa da.

Bidea 2016 egitasmoko lehen etapa Zarautzen bukatu zen atzo, igandea. Donostiatik irten ziren parte-hartzaileak, eta Zarautzen bukatu zuten ibilaldia, 16:00ak inguruan. 150 lagun bildu ziren, eta 27,3 kilometroko saioa izan zen Donostian, Orion eta Zarautzen geldialdiak eginda.

16:30ean kalejira egin zuten malekoian, flauta kontzertua entzun zuten 17:00etan eta etxera joaterako, bueltaxka egin zuten artisau azokara.

32 etapatan banatuta, Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatuko dituzte oinez Bidea 2016n parte hartzen dutenek; bertan, kirola, kultura eta historia uztartuko dituzte. Donostia 2016 kultur hiriburutzaren baitako egitasmoa da, eta igandez igande egingo dituzte txangoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide