Ia astebeteko jardunaren ostean, datorren urtea bitartean itxiko ditu gaur, astelehena, ateak Munoa Plazako garagardo azokak. Asteazkenean hasi ziren garagardoa eskaintzen, eta 01:00a bitartean oraindik dasta daitezke Zarautz errugbi taldeak ekarritako edariak.
Gaurkoan ez da kontzertu edo tailerrik izango karpan, baina garagardoa edan eta mokadua egiteko aukera izango dute zarauztarrek, agortu bitartean.