Hasi da garagardoaren festa

Zarauzko hitza 2016ko martxoaren 23a

Basque Lifeguards sorosle taldeak ireki du XVI. Garagardo Azoka. Urtero legez, Zarautz errugbi taldeak antolatu du. Gaurtik hasi eta astelehena arte egongo da irekita Munoako karpa, 12:00etatik 01:00a bitartean.

Munoako karpako ateak ireki dituzte gaur, asteazkena; eta hasiera eman diote Zarauzko XVI. Garagardo Azokari. 19:00etan hasi dira jan eta edana eskaintzen, baina 20:00etan inauguratu dute gunea Basque Lifeguards sorosle taldeko kideek.

Soroslea taldeak eskerrak eman dizkio Zarauzko errubgi taldeari, gobidapenarengatik; baita azken hilabeteetan lagundu dieten elkarte, erakunde eta norbanako guztiei ere. Bi astean behin joan ohi dira Lesbos uhartera (Grezia), errefuxiatuei laguntzera, eta horretan jarraitzeko asmoa dutela jakinarazi dute, nahiz eta ez dakiten zer gertatuko den aurrerantzean, Europar Batasunak hartutako neurriak tarteko.

Astelehena arte, gelditu gabe

Behin festari hasiera emanda, astelehena bitartean egongo da zer egina Munoako karpan: tailerrak, kontzertuak, ekitaldiak... guztientzat egongo da lekua Zarautz errugbi taldeak antolatutako garagardo azokan. Bost egunez izango dute irekita, 12:00etatik 01:00era.

Gaurtik hasi eta astelehena, hilak 28, arteko egitaraua, hemen.

Eskualdetik Zarautzera etortzeko autobus zerbitzu berezien ordutegia, hemen.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide