Bruselako atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea deitu du udalak

Zarauzko hitza 2016ko martxoaren 22a

Elkarretaratze isila deitu du biharko Zarauzko Udalak, Bruselako (Belgika) atentatuak gaitzesteko. Euskadiko Udalen Elkartearen deialdiarekin bat egin du udalak, eta 12:00etan da hiztordua, udaletxe aurrean. Bost minutu egingo dituzte isilik hara joaten direnek. EUDELek azaldu du "erabateko irmotasunez" gaitzesten duela Bruselan gertatutakoa, baita "indarkeria terroristaren basakeria" ere. Hori dela-eta, "dolumina eta elkartasuna" helarazi dizkie biktimen senide eta hurbilekoei.

34 hildako, gutxienez

Lau lehergailu jarri dituzte gaur, asteartea, Bruselan; bi Zaventem aeroportuan, eta besteak Malbeek eta Schumann metro geltokietan. Azken berrien arabera, 34 pertsona hil dira, eta 130 lagunetik gora daude zaurituta. Estatu islamikoak bere gain hartu ditu erasoak. Informazio gehiago, berria.eus atarian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide