Zarautz eta Getaria arteko pasealekua zabalduko dute gaur arratsaldean

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 18a

Denboraleak pasealekuko baranda bota zuen (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Azken denboraleak 200 metro inguru baranda eraman zuen eta itxita egon da orain arte. Zarauzko Udalak esfortzu berezi bat egin nahi izan du Aste Santuaren aurretik irekitzeko, eta Ingurumen Ministeritzarekin elkarlanean behin behineko baranda bat jarri dute. Behin betikoa uda aurretik jarriko dutela jakinarazi dute udaletik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide