Gazte informazio bulegoak ordutegi zabalagoa izango du aurrerantzean

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 18a

Helburua zerbitzu osoagoa ematea da.

Astelehenetik aurrera, ordutegia aldatuko du Zarauzko gazte informazio bulegoak. Hain zuzen, zabaldu egingo dute, aurrerantzean zerbitzu osoagoa eskaintze aldera. Astelehen arratsaldetan ere zabalduko dute. Hala erabaki du Zarauzko Udalak.

Hona hemen aurrerantzean gazte informazio bulegoak izango duen ordutegia:

- Astelehena: 17:00-20:00

- Asteartea: 1:15-13:45 eta 17:00-20:00

- Asteazkena: 17:00-20:00

- Osteguna: 1:15-13:45 eta 17:00-20:00

- Ostirala: 17:00-20:00

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide