Kadete mailako XXVI. Zarauztarra Saria jokatuko dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 18a

Gaizka Gurrutxaga (ezkerrean) eta Haritz Erasun (erdian), Azpeitiko lasterketako sari banaketan.

Santa Maria Real parrokia parean hasiko dute lasterketa 16:00etan eta Nafarroa kalean amaitu, 50,9 kilometro egin ondoren.

Zarauztarra Txirrindulari Kirola Elkarteak antolatuta, kadeteen mailako XXVI. Zarauztarra Saria jokatuko dute larunbatean. 16:00etan ekingo diote lasterketari Santa Maria Real parrokiaren paretik eta 50,9 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, Nafarroa kalean amaituko dute txirrindulariek proba. Honakoa izango da ibilbidea: Zarauzko Santa Maria Real parrokia- Getaria-Zumaia- Txikierdi biribilgunea- Oikia- Muniosoro- Aizarnazabal- Iraeta- Arroa- Arroa Behea- Txikierdi- Oikia- Muniosoro- Aizarnazabl- Iraeta- Arroa- Arroa Behea- Txikierdi- Getaria- Zarauzko Santa Maria Real parrokia- Nafarroa kalea.

Aurreko astean Azpeitin jokatu zuten kadete mailako lasterketan Zarauztarrako Haritz Erasun gailendu zen eta haren kide Gaizka Gurrutxaga sailkatu zen. Antolatzaileek adierazi dutenez, horiek dira larunbateko lasterketa irabazteko hautagai nagusiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide