Goizean giro atsegina egingo du, lainoak eta urdinguneak tartekatuz. Arratsalderako, ordea, fronte bat sartukoda eta okertu egingo da giroa. Hodeiak ugaritu eta euritara joko du.
Goizean hotza egingo du baina orduak aurrera joan ahala tenperatura igotzen joango da. Hala, 13 gradu egingo ditu gehienez eta 5 gradu gutxienez. Ekialdeko haizea ibiliko da egunaren lehenbiziko partean eta hego-ekialdekoa bigarrengoan, tarteka bizia.
Horrek itsaskirria eragingo du eta mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatu. Une honetan goraka dator marea; 07:16ean izan da itsasbehera. 13:53an egongo da goian eta 19:38an berriz ere behean.