Ostiralean Madrilen eta larunbatean Ciudad Realen jo ondoren, igandean Zarautzen izango da Charlie&The Colours taldea. Zehazki, Marina Txiki tabernan emango diote amaiera Winter's End Tour birari amaiera, 19:00etatik hasita.
Charlie Atkeyk (gitarra eta ahotsa), Iker Laurobak (kontrabaxua), Iñigo Asensiok (eskusoinua eta pianoa) eta Oriol Floresek (bateria) osatzen dute laukotea. Oiartzungo Mecca estudioan Bonsai Tree diskoa grabatu ondoren ekin zioten Winter's End Tour birari.
Igandeko emanaldiaren ostean, hilaren 24ean hasiko dira euren bigarren estudioko lana grabatzen.