'Luisa Fernanda' zarzuela proiektatuko dute gaur, Modelon

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 17a

'Luisa Fernanda' zarzuelaren kartela.

Madrilgo Errege Antzokian taularatutako 'Luisa Fernanda' zarzuela zinemetan ematen ari dira. Zarauzko Modelo aretoan gaur izango da ikusgai, 20:00etan hasita.

Nancy Herrerak interpretatzen du Luisa Fernandaren pertsonaia, eta Placiso Domingok, berriz, Vidal Hernandorena. Ikuskizuneko zuzendaria Federico Moreno Torroba da, eta musika zuzendaria Jesus Lopez Cobos.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide