Gipuzkoako Dardo Txapelketako finalerako sailkatu da Ratxul

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 16a

Gipuzkoako Txapelketako finalerako sailkatzeko proba jokatu zuten aurreko igandean, Kezka tabernan.

Bertan elkartu ziren lurraldeko dardolari onenak, eta guztien artean Raul Hernandez Ratxul zarauztarra izan zen  garaile. Garaipenari esker, datorren uztailaren 2an Aginagan lehiatuko da, Gipuzkoako Txapelketan. "Garaipen gozoa eta oso landua izan da. Orain, final handian maila ematea espero dut", adierazi du irabazleak.

Apirialaren 23an emakumezkoen sailkatze kanporaketa jokatuko da herrian, Kezka eta Gaba tabernetan, 17:30etik aurrera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide