Salbatore Mitxelena ikastolaren 50. urtemugaren barruan antolatu dute ekitaldi berezia. Maiatzaren 7an izango da Ken Zazpiren kontzertua, ikastolan bertan. 21:00etan zabalduko dituzte ateak eta ordubete geroago emango diote hasiera kontzertuari.
Sarrerak aurrez zein egunetan bertan erosi daitezke. Aurrez ticket.kutxabank.es helbidean, ikastolan eta Txiki Polit zein Itxas Lur tabernetan, 15 euroan, eta egunean bertan ikastolan, 18 euroan.
Zurekin Zarauzko ostalari elkarteak antolatu du kontzertua, Salbatore Mitxelenak, Zarauzko Turismo Bulegoak eta Zarauzko Udalak lagunduta.