Kirola, osasuna eta emozioak zikloaren barruko azken jardunaldia izango da gaur. Kirola eta elikaduraz jardungo du Egoitz Garro nutrizioan aditua, Euskal Eskola Makrobiotikako zuzendari ohi eta Osasun Eskolaren sortzaileak.
Aritzbatalde kiroldegiko hitzaldi aretoan izango da, 18:00etan.
Prebentzio zerbitzuan eman beharko da izena, bertara (Zigordia kalea, 33) joanda, 943-005127 telefono zenbakira deituta ala prebentzioa@zarautz.eus helbidera mezua bidalita.