Estalita egongo da gaur zerua kostaldean eta euria egingo du

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 16a

 

Fronte berri bat helduko da eta horrek okertu egingo du eguraldia.
 

Fronte berri bat sarrtuko da eta euritara joko du goizaldetik. Egunaren lehenbiziko orduetatik hodei trinkoek estaliko dute zerua eta arratsaldean zaparradak. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du kostaldean eta horren ondorioz hoztuko egingo du, tenperatura jaitsiz. Hala, 10 gradu egingo ditu gehienez eta 5 gradu gutxienez. 
 
Ipar-mendebaldeko haizeak itsaso zakarra eragingo du eta mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu. Une honetan itsasoa gorantz doa; 10: 43an izango da itsasgora eta 23:23an hurrengoa. 16:39ean izango da behean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide