Abian prozesuko bigarren bilera egingo dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 15a

Zarauzko ezker abertzaleak antolatuta, Antoniano aretoan izango da bilera, 09:30ean.

Zarauzko ezker abertzalea burutzen ari den Abian prozesuaren barruan, bigarren batzarra egingo dute larunbatean, hilaren 19an. Batzarra 09:30ean izango da, Antoniano aretoan. Ezker abertzalearekin identifikatzen diren herritarrak bilera horretan parte hartzera deitu ditu Zarauzko ezker abertzaleak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide