Ostarte zabalak irekiko dira gaur, goizeko hodei apurrrak desegin ondoren. Tenperatura maximoak ere gora egingo du, 14 gradura iristeraino. Hori hein batean hego-ekialdeko haizeagatik izango da. Horri esker, 3-4 gradu igoko da tenperatura. 5 gradu egingo ditu gutxienez, aurreko egunetan bezala.
Arratsaldetik aurrera, ordea, haizeak ipar-ekialdetik joko du eta giroa freskatu egingo da.
Itsaso kizkurra eragingo du haizeak eta mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. 09:19an izango da itsasgora eta 21:45ean hurrengoa. 15:24ean egongo da behean marea.